XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARTIN: Kaixo, Joxepa.

JOXEPA: Kaixo, Martin.

Zer moduz zaude?

MARTIN: Uf! Oso nekatuta nago.

Gaur lan handia egin dut.

KONTALARIA: Martin aulkian eseri da.

Oso nekatuta dago.

AMONA: Zergatik ez duzu asto bat erosten?

MARTIN: Astoak oso garestiak dira eta nik ez daukat dirurik.

AMONA: Tira, bazkaria prest dago.

Goazen bazkaltzera.

JOXEPA: Aita, deitu umeei, mesedez.

AITONA: Haritz! Lupe! Bazkaria prest dago!

KONTALARIA: Umeak sukaldean sartu dira eta mahaiaren inguruan eseri dira.

Pello, haien laguna, ate ondoan dago.

HARITZ: Zer gertatzen zaizu, aita?

MARTIN: Oso nekatuta nago, Haritz.

PELLO: Beno, gero arte.

Ni etxera noa.

AMONA: Ez duzu gurekin bazkaldu nahi?

Indabak eta okela ditugu.

AITONA: Ez zaizkizu indabak gustatzen?

PELLO: Bai, baina nire amak ...

LUPE: Deitu telefonoz eta kito!

PELLO: Ongi da.

Horixe egingo dut.

LUPE: Hasiko gara jaten?

Ni gose naiz eta!

PELLO: Aurpegi txarra daukazu, Martin.

Gaisorik zaude?

MARTIN: Ez, oso nekatuta nago.

Gaur lan handia egin dut baserrian.

PELLO: Zergatik ez duzu asto bat erosten?

Gure aitak asto bat dauka eta asko laguntzen dio baserrian.